XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

I. TESTUA

Gastronomia indarrean dago aspaldi honetan Euskal Herrian.

Egunkari guztietan aurkituko dituzu sukaldari ospetsuen errezetak eta irrati gehienetan entzungo dituzu haiekin egindako elkarrizketak.

Lehiaketak ere nonahi antolatzen dituzte.

Ondoko lerroetan postre-errezeta bi aurkituko dituzu.

Lehenbizikoa IRUTXULO Donostiako astekariaren 38. zenbakian agertu zen, hiri horretako Urepel jatetxeak eskainia.

Bigarrena lagunen artean eskuz esku dabilena da.

Hortxe dituzu, bada, bi postre goxo.

Egin itzazu eta ... jan!

Lehiaketa baten berri duzu ondoren.

Imajina ezazu egiazkoa dela eta zeu izan zarela asmatzailea...

BI ERREZETA ETA LEHIAKETA BAT

1. SABAKO ERREGINA

Osagaiak:

8 arrautz

150 g azukre

60 g irin

125 g gurin

200 g txokolate estaltzeko

NOLA EGIN:

20 cm-ko diametroa eta 7 cm-ko garaiera duen molde bat gurin eta irinez igurtzi, labean sartzean bizkotxoa erantsi ez dadin.

Arrautza-gorringoak irabiatu *irabiatu: batir 75 g azukre erantsiz bizkotxo-puntuan utzi arte; zuringoak ere beste horrenbeste azukrerekin irabiatu ondo altxatu arte.

Ondoren, kontu handiz nahastu gorringoekin txokolate beroa, gurinarekin eta irinarekin batera.

Nahasketa horri erantsi zuringoak eta goitik behera eginez poliki nahastu dena.

Moldean sartu eta ondoren labean eduki hamar minutu 180-200 gradutan.

Bizkotxoak urtsua geratu behar du barrendik, erdi gordina balego bezala.

2. TRUFAK

Osagaiak:

2 tableta txokolate esnedun

2 tableta txokolate egosteko

125 g gurin

2 arrautz-gorringo

kopa bat koinak

NOLA EGIN:

Txokolatea urtu su gozoan, egosteko tabletak azpian jarriz.

Gehientsuena egina dagoenean, gurina bota eta nahastu.

Sutatik atera, gorringoak bota eta nahastu.

Gauza bera egin koinakarekin.

7. PASA ONDOKO ESALDIAK ORAINALDI 'LEUNERA'

Adibidez:

Nahi duzuna egin dezakezu

Nahi duzuna egin zenezake

1. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna.

2. Lasai hitz egin dezakezue Mirenekin; ez du ezer esango.

3. Hirurogei urterekin har dezakete langileek jubilazioa.

4. Hau da, hau, aukera: bat pagatuta bi eraman ditzakezue.

5. Gaurdanik euskaraz hitz egin dezakegu epailearen aurrean ere.

6. Haizerik ez badabil, irekita utz dezakezue leihoa.

7. Onenak ere huts egin dezake noizbait.

8. Nork esan dezake dena ondo egiten duela?

9. Gauza onek bakarrik iraun dezakete luzaro.

10. Zergatik luzatu bi egunetara egun batean egin dezakezuna?

11. Suerte pixka batekin lehenengoan atera dezakezu karneta.

12. Luzea da azterketa, baina ordu pare batean egin dezakezue.

13. Erraz erantzun ditzaketen galderak egin dizkiet.

14. Lan handirik ez dugunez, kolperik jo gabe pasa dezakegu egun osoa.

15. Aizu, non utz ditzaket maleta hauek?

16. Ireki ditzaket leihoak?

17. Emateko ditugu liburu hauek; nahi dituzun guztiak har ditzakezu.

18. Laurak arte hemen egon behar duzu; gero, nahi duzuna egin dezakezu.

19. Medikuak esan didanez, neurrian janez gero denetik jan dezaket.

20. Gehiegi edateak ondorio txarrak ekar ditzake.

8. EMAN IRAGANEAN ONDOKO ESALDIAK

Adibidez

Nork pentsa dezake horrelakorik?

Nork pentsa zezakeen horrelakorik?

1. Zer egin dezakegu hobeto bizitzeko?

2. Asignatura guztiak aproba ditzakezula esan du.

3. Edozeinek ikus dezake hori.

4. Nahi izanez gero, Italian pasa ditzakete jubilatuek oporrak.

5. Ez gara lapurren beldur; etorrita ere, zer eraman dezakete, bada?

6. Igandeetan nahi duguna egin dezakegu.

7. Nik lortu dudana zuk ere lor dezakezu.

8. Itxoitea da egin dezakegun gauza bakarra.

9. Ez dago honek ezin egin dezakeen gauzarik.

10. Abonua hartuz gero, merkeago ikus ditzakezue pelikula guztiak.